2019(e)ko martxoaren 27(a), asteazkena

Galestarrek B06 Berritzegunean

Martxoaren 26an Galesko  hezkuntza saileko bi kide etorri dira B06 Berritzegunera. 


Goizean zehar, euskal irakaskuntzaren nondik norakoak azaldu dizkiegu. Laurogeiko hamarkadan hasi eta gaur egun arte bizi izan dugun bilakaera eta jaso ditugun emaitzak.


Hori guztia ikasle, irakasle eta aholkulari rolen ikuspegitik. Esperientzia interesgarria izan da gure esperientzia eurekin konpartitzea.

Hona erabilitako aurkezpena.



2019(e)ko otsailaren 24(a), igandea

Erasmus +: Eire gure eskualdean

KA2 Erasmus + deialdia irekita  dagoenez, eskualdeko ikastetxeek Europako kideekin harremanetan ari dira.


Honenbestez, otsailaren 21ean, Galdakaoko Eguzkibegi ikastola eta Derry alboan dagoen Gaelchoiláiste Dhoire ikastetxeko zuzendaria den Diarmaid jauna  B06 Berritzegunean izan ziren 2020rako Erasmus + KA2 proiektua batera egiteko.

Gurera ongi etorri Eire.


2019(e)ko otsailaren 5(a), asteartea

Aniztasuna, Inmigrazioa eta Hizkuntzak


Gaur, 2019ko otsailaren Santa Ageda egunean hasi dugu B06ko Berritzegunean, IRALEko H411 ikastaroa: Aniztasuna, Inmigrazioa eta Hizkuntzak.




EMUN Koop. arduratuko da  tailer praktikoa izango denaz.
Hasieran aniztasunarekin (kulturartekotasunarekin...) lotutako eskolako arazo edo zailtasun bat identifikatuko dugu denon artean eta tailerra horri erantzutera bideratuko dugu.

Lau asteartetan, guztira 12 ordutan, edukia landuko dugu eta eduki bakoitzetik gure arazora erakarri dezakeguna aztertuko dugu eta paperera ekarriko dugu. Helburu orokorra zehaztuta, gero helburu zehatzagoak eta ekintzak pentsatuko ditugu. 
Azken emaitza ekintza plan xume bat izango da, eta gai bakoitzarentzat baliabide sorta bat, gutariko bakoitzak otsailaren 26an bere ikastetxera eraman ahalko duena .



2019(e)ko urtarrilaren 14(a), astelehena

Euskal Herriko Euskaren 6. ginakana



Kutxa Fundazioak 2019ko urtarrilaren 14an jarri du abian Euskal Herriko Euskararen ginaka 6. edizioa: Hizkuntza-Praktika ekologikoak. 




Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago eta bai informazio osoa eta bai  parte hartzeko aukera  web gunean aurki daitezke.

2019(e)ko urtarrilaren 10(a), osteguna

EUSLE metodologiak ematen dituen emaitzen gaineko ikerketa



Aldahitz proiektuaren barruan, Eusle metodologia lan-munduko esparruetan hizkuntza-ohiturak euskararen erabileraren aldeko  norabidean aldatzeko sortu eta erabili izan da.
 



Soziolinguistika Klusterrak osatu eta argitara eman berri du EUSLE metodologiaren 2017ko esperientzien txostena .

 
Azken urteotan, gure eskualdeko hainbat ikastetxek ere Eusle metodologian jantzi eta eskola esparrura egokitzeko ahaleginak egin ditu, horrenbestez, argitaratu berri den txostenak gako garrantzitsuak izan ditzake guretzat ere.

2018(e)ko abenduaren 18(a), asteartea

Azaro-abenduetako euskara jaiak


Azaro-abenduetan  jai ugari ospatzen dira gure ikastetxeetan. Aurten Euskaraldiarekin hasi dira ikastetxeak,  Euskaren Nazioarteko egunarekin jarraitu, ondoren DA Durangoko azokara  eta, Gabonak hurbildu ahala,  San Tomas eguna edota Olentzeroren etorrera ospatzen ari dira.




Hamaika dira, jaioi lotuta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan antolatu diren euskal hizkuntza eta kulturari lotutako ekimenak, lehiaketak eta jaialdiak. Horietako batzueen antolaketa, dinamizazio eta garapen prozesua mintegian azalduko dute Normalkuntza Teknikariek.

Aurrekoa Lemoako ikastetxeak egindako PIN lehiaketaren adibidea.

2018(e)ko urriaren 30(a), asteartea

Euskaraldia ate joka


11 egunez euskaraz, azaroaren 23tik abenduaren 3ra.






B06 eskualdeko ikastetxeetan hasi dira herriko udal eta erekundeekin Euskaraldia prestatzen.

Udalerri mailan egiten denaz gain, EBETEk proposamen gehigarriak jarri ditu Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen eskuetan.

Lanbide Heziketako ikastetxeen parte-hartzea LANEKIko Jakinbairen bidez ere bideratu da.

Ekimenari buruzko informazio osoa Euskaraldia web gune ofizialean aurki daiteke.

2018(e)ko urriaren 17(a), asteazkena

EHB 2018ko aurkezpenak eta ekarpenak



Eskola Hiztun Bilako XXII jardunaldia bukatu da.

Urriaren 9 eta 10ean egin ziren lan jardunak Ulibarri programako kide guztientzat. Bertan egindako aurkezpenen bideoak eta taldeetan landutako gaien bilduma egina dago antolatzaileek propio osatutako orrian.



Urriaren 16an, berriz, Lanbide Heziketako ikastetxeek, HIZKELAN 3 jarduna egin zen Iurretako Lanbide Heziketako ikastetxean, bertan ere hainbat aurkezpen, esperientzia arrakastatsu eta ekarpen bildu ziren eta honako lekuan aurki daitezke.  jakinbai.eus



2018(e)ko urriaren 4(a), osteguna

EHB2018. Hitzaldi eta komunikazioen aurkezpen laburrak.

Eskola Hiztun Bila 2018ko jardunaldietan aurkeztuko diren hitzaldi eta komunikazioen laburpenak biltzen dira ondoko dokumentuan.


2018(e)ko irailaren 28(a), ostirala

ESKOLA HIZTUN BILA 2018/19

Urriaren 9 eta 10ean, Gasteizko Europa Jaureguian bilduko gara Ulibarritar guztiok urteroko Eskola Hiztun Bila Jaurnaldia egiteko.

Egitarauan Pere Mayans, Silvia Blanch, Ane Ortega, Esti Amorrortu, Jaime Altuna eta Jone Miren Heznandez bezalako hizlari ospetsuak hurbilduko dira.


Kontsultatu egitaraua eta jarraitu edukian Eskola Hiztun Bilaren web gunean.